XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2-amino-4-hidroxi-6-metilpteridina

Azido p-amino-bentzoikoa

Azido glutamikoa

Azido pteroikoa

Azido pteroilglutamikoa (azido folikoa)

11.10. irudia. Azido folikoaren egitura kimikoa eta bere baitan dituen osagaiak.

11.3.6. AZIDO FOLIKO ETA FOLINIKOAK

Zenbait azido pteroilglutamikok azido folikoaren efektua du.

Hau dela eta, azido foliniko izenaz ere ezagunak dira.

Azido honek hidroximetilo eta formilo taldeen eramaile modura funtzionatzen du.

Haren formula kimikoa 11.10. irudian agertzen da.

Azido desoxirribonukleikoa sintetizatzeko beharrezko diren purina eta timina sintetizatzeko beharrezkoa da.

Beraz, azido folikoak zeluletako geneen ugalkuntzarako garrantzi handia du.

Elikaduran falta denean, animalia oso gutxi hazten da.

Globulu gorrien heltze-prozesurako ere garrantzitsua dela ikusi da.

11.3.7. B12 BITAMINA

11.11. irudian aurkezten dugun talde prostetikoa duten zenbait kobalamina konposatuk B12 bitaminaren aktibitatea du:

Talde prostetiko horretan kobalto elementu kimikoa agertzen da eta hemoglobinan burdinak zituen antzeko loturekin sintetizatzen da gainera.

B12 bitaminak funtzio metaboliko anitz ditu eta hidrogeno hartzaile den koentzima gisa jokatzen du.

Bere funtziorik garrantzitsuena erribonukleotidoak desoxierribonukleotido bihurtzeko behar den erredukzioan parte hartzea da.

Aurreko bitaminak bezala, geneen bikoizketan garrantzia du bitamina honek eta hona hemen haren bi funtzio nagusiak:

1. Hazkuntza sustatzea.

2. Globulu gorriak eratze eta heltzea sustatzea.

11.11. irudia. B12 bitaminaren egitura kimikoa.

B12 bitaminarik ezean gaixoek anemia perniziosoa garatzen dute.

Gaixotasun hori globulu gorriak heltzera iristen ez direlako gertatzen da.